2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Su bizian, errezeta idazten



  Bikoteka errezeta bat idatzi eta aukeratzen duzuen plater edo postre hori nola egiten den azaldu beharko duzue klasean.
Horretarako, pausoz pauso joan beharko duzue errezeta-testua eta bukaerako jendaurreko azalpena prestatzen.

Zuen korreoan izango duzue lehenengo dokumentua. Bertan dituzuen galderei erantzun ondoren, errezeta ereduak aztertu beharko dituzue. Sarrera honetan berean, ereduak aztertzeko loturak izango dituzue.                                                                                                                                                                           credito de la imagen                                                                                              

Ereduak aztertu ondoren, zuen korreoko bigarren dokumentura joko duzue. Bigarren dokumentuak jasotzen du zirriborrotik abiatu eta azken produkziora, errezeta sortu bitarte eman beharreko bost pausoak. Errezetaren irudiak ere jaso behar dira azken testuan.

Testua sortu ondoren, jendaurreko azalpena prestatzeko aurkezpenean jasotzen diren jarraibideak irakurri eta landu beharko dituzue.

On egin!!!
http://sukaldean.com/errezetak/111/arroz-beltza-txipiroiekin
/http://sukaldean.com
http://www.sukaleku.net/blog/mapa/cebada-cerveza-de-malta/?PHPSESSID=d93e8de52089d13db75864639d25355a/lang-pref/eu/&PHPSESSID=d93e8de52089d13db75864639d25355a

2013(e)ko urriaren 26(a), larunbata

Bacon Grabbers

Elkarrizketa testua, hiketan. Filme zatia ikusi ondotik,eszena bat aukeratu eta testua sortu beharko duzue. Lehendabizi, idatzi egingo duzue elkarrizketa. Horretarako, elkarrizketa testuetako ezaugarriak hartu beharko dituzue kontuan. Gidoia erabili beharko duzue pertsonaiak hitz egiten duenero baita narratzailearen hitzak tartekatzeko ere. Ahozko komunikazioaren ezaugarri diren esapideak, hitzak eta hizkuntz erregistro egokiak aukeratu beharko dituzue. Azkenik, irudiei ahotsa jarriko diegu eta grabatu egingo ditugu elkarrizketak.

1,2,3, jendaurrean